Tohu wa-bohu

Tohu wa-bohu edo Tohu va-Vohu (hebreeraz: תֹהוּ וָבֹהוּ‎ṯōhū wā-ḇōhū) Biblian agertzen den hebreerazko esamolde bat da, Hasiera liburuko Has 1:2 bertsetean. Lurraren ('aretz) egoera zein den aipatzen du Has 1:3 liburuan argia sortu aurretik.

Hainbat interpretazio eman zaizkio esaldi honi, hainbat teologia lanetan. Elizen Arteko Biblian nahas-mahas hutsa gisa itzuli da, baina beste hizkuntza batzuetan "formarik gabekoa eta hutsa" edo Septuagintan ἀόρατος καὶ ἀκατασκεύαστος, "ikusi eta osatu gabea".


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy